Lan bila zabiltza? Jakinarazi Kronikan debalde

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 15a, 01:00

Urumeako Kronikak atal berria jarri du martxan, lana bilatzen eta eskaintzen dute­nen arteko zubia egiteko asmoz. Zubi Lana izena du atalak, eta bertan lan bila dabiltzan herritarrek ira­garkia jarri dezakete debalde. Horretarako, astero Kronikari jakinarazi behar zaio argitaratu nahi duten mezua: zertan bila­tzen den lana, zert­an duten es­perientzia, kon­takturako te­le­fonoa... Os­tiral eguerdira bitar­tean Kro­nikak mezu guztiak bil­tzen di­tu lana@kronika.eus hel­bi­­de­an edo 943 33 08 99 tele­fonoan. Lan eskaintza bat egiten dutenei ere, debalde egiten zaie tartea, iragarki merke bat kontratatzen duten aldiro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!