«Correscales martxan hartuko dugu parte, sistemaren gehiegikeriak salatu eta duintasuna eskatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 14a, 01:00

prekarietatearen aurrean du­in­tasuna aldarrikatu behar dela dio Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak, Kronikara bida­li­tako prentsa oharrean. Bertan azaldu dutenez, ADEGIren, komuni­ka­bide askoren eta Eusko Jaurla­ritza­ren esanetan, krisialdia bukatzen ari da: «guk ordea, egu­nero ikusten dugu pre­karietateak bere horretan jarrai­tzen duela, eta gure artean nagusi izaten jarraitzen duela». 
Langabezi datuak altuak direla dio, Hernaniko Kalera­tzeak Stop taldeak: «langabezi indizeak nahiko altuak dira; kontratu berriak kaxkarrak dira; eta soldatak gero eta baxuagoak. Jendea etxebizitzetatik kalera­tzen jarraitzen dute»
Oharrean azaldu dutenez, proiektu erraldoiak eta zentzuga­beak ari dira egiten: «Abiadura Haundiko Trena, Donostiako Metroa, Erraus­tegia... Planto egin behar dugu eta kon­trako joera hartu. Gure gi­zartea benetan hobetuko duten proiek­tuak es­katu behar ditugu: lan bal­dintza duinak; sol­data zin­tzoak; erre­forma fiskala, gehien dauka­tenak gehiago or­dain­tzeko; etxe­bizitza eskuragarriak...
Arrazoi horiek medio, Co­rrescales martxan parte har­tuko dutela azaldu dute: «siste­ma honen gehiegikeriak salatu eta duintasuna eskatuko dugu. Egin­go diren ekintza guztietan parte hatzeko gonbitea luzatzen diegu hernaniarrei, eta bere­zi­ki, otsai­laren 19an, Udalean martxari egingo zaion harreran parte har­tzeko. Prekarietateak kale gorrian uzten gaitu. Duin­tasunaren alde, herriak soilik salbatzen du herria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!