Bi ahizpen historia kontatzen du Wilaya pelikulak; 16 urteren ostean, berriz ere elkartu diren bi ahizpen historia. Saharako kanpamenduetan elkartu dira, eta hainbat zailtasun izango dituzte; izan ere, kultura ezberdinetan hazi dira biak, eta orain egoera berrira egokitu beharko dute, beraien identitatea bilatu beharko dute. Biterin izango da Wilaya pelikularen proiekzioa, Oporrak Bakean egitasmoaren barruan. Ondoren, Oporrak Bakean programa bera azalduko dute, pastak eta tea hartuz.