Buruntzaldeako Udalek saritu egiten dituzte gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz ateratzen duten herritarrak. 400 euroko 11 sari zozketatu dituzte, horietako 3, hernaniarren artean; eta sarituak izan dira: Mireia Becerra, Jon Zubillaga eta Enara Agirrezabala, hurrenez hurren, Otamendi, Hernani eta Lagunak autoeskoletakoak. Hiru sarituek atzo jaso zuten saria, eta azaldu zutenez, euskeraz egin eta bizi denarentzat askoz errazagoa da teorikoa euskeraz ateratzea.
Ekitaldian bertan, urteko datuak eman zituen Udalak. Hernanin, 2015ean 57 lagunek atera dute teorikoa euskeraz, horietatik 44k Otamendin, 8k Hernanin eta 5ek Lagunak autoeskolan. Buruntzaldean berriz, 113 izan dira teorikoa euskeraz atera dutenak.