Bertso Gutiziak Basque Culinary Centerren: bertso saioa eta sagardotegiko menua bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 11a, 01:00

Bertsoek eta sagardotegiek tan­dem bikaina osatzen du­tela jakina da; eta ekuazio  ho­rri Hernaniko Bertso Eskola eta Basque Culinary Center gehituz gero, plana hobea izan daiteke. Kro­ni­ka­k antolatuta, eta Insa­lusek lagunduta, Bertso Gutiziak eki­mena martxan da: bertso saio dotorea eta afaria izango dira Basque Culinary Cente­rren, otsailaren 19an; ekitaldia arra­tsaldeko 19:00etan hasiko da. Orain bi urte, antzeko bertso saioa antolatu zen BCCn, eta orduan izandako arrakasta iku­sita, berriz antolatzea erabaki dute.

Bertso Eskola, eta gehiago
Punta puntako lau bertsolari ariko dira, Joxe Luix Ur­dan­ga­rinek jarritako gaiei eran­tzu­ten: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Mendi­luze eta Eli Pa­gola. Hernaniko Bertso Es­ko­la izango da beraz pro­ta­go­nis­ta, Andoni Egaña txapel­dun haundiaren fitxa­ke­ta eta guzti.

Afaria, BCCko ikasleen eskutik
Saioa bertako aretoan izango da, eta ondoren afaria izango dute gerturatzen diren guz­tiek, jangelan. Bertsolariak ar­duratuko dira bertara­tuta­koen apetitoa irekitzeaz.
Afaria Basque Culinary Cen­terreko ikasleek egingo eta zerbitzatuko dute. Orain bi urte bezala, jana eta edaria gune batzuetan ja­rriko dute, eta jendeak postuz postu afalduko du, afariaren eta saioaren inguruko komen­tarioak egiteko aukerarekin. Sagardotegiko menuan oina­rritutako afaria izango da. 

Txartelak salgai, gaurtik
Txartelak salgai daude gaur­tik, 20 euroan, bailarako hain­bat puntutan: Hernanin, Kro­ni­kan (Larramendi, 11), Kix­­kalen eta Aralarren daude; Ereño­tzun, Irrin­tzin; Goizue­tan, Amaian; eta Astiga­rra­gan, Ikatzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!