Hezkuntza Eskolan elkartu ziren atzo herritarrak eta hainbat eragile. Euskal Herriko jatorri aniztasunak gizartean sortzen duen aberastasunaz hausnartu zuten, eta eztabaidarako tartea ere izan zen. Atzoko eskolan parte hartu zuten AMHER eta 11 Koloreko kideek, eta bakoitzak egoera nola ikusten zuen azaldu zuen. Hernaniko eskolek aniztasuna nola landu behar duten aztertu zuten besteak beste, eta ereduak eragile ezberdinek adostua izan beharko lukeela ere, aipatu zen.