Easo plazatik abiatuta egingo den ibilaldi zaratatsuan parte hartzeko deia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Correscales martxa egingo da Bilbotik Bartzelonara, eta Hernanitik pasako da, otsailaren 19an. Ekimenaren helburua da justizia eta duintasunaren alde borrokatzen dutenen arteko konplizitate sarea sortzea eta prekarietatearen aurkako borroka partekatzea. Aurretik, gaur,  Preka­rie­tatearen aurrean duintasuna ibilaldia antolatu dute Donostian. Ibilaldi zaratatsua izango da, eta nahia da, prekarietatearen eta esplotazioaren esparru ez­berdinak sala­tzea. 17:00etan abiatuko da Easo plazatik, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!