Atzo Nafar Jokoetan jokatu zuten alebinek eta promesek, eta gaur eta bihar beste bost partidu izanen ditu Umore Onak. Gaur, 11:00etan Goizuetan, Oihan Legarreta eta Egoitz Elizegi benjaminek jokatuko dute Buruzgainen kontra. Tolosan, 16:30etan Miguel Soroa Txapelketa izanen dute jokoan Salaberria eta Zezeaga promesek, Garzia-Ruizen kontra. Eta Euskal Ligan, Gasteizen ariko dira 17:00etan Aizkorbe eta Apezetxea kadeteak, Txukun Lakuaren kontra. Bihar, berriz, lau t’erdian ariko da Zizur Nagusian, 09:00etan Antxon Apezetxea, eta 09:45etan Aizkorbe.