Traktore eta motoen errebisioa, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Aranoko Udalak Bandoaren bidez jakinarazi du martxan jarriko dela traktoreen eta ziklomotoreen errebisioaren kanpaina.
Errebisio teknikoak hilaren 22an, astelehena, eginen dira, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:30ak bitartean, Goizuetako Irisarri frontoian.

Traktoreak eta 49 cc-ko motorrak
Ibilgailuen errebisio tekniko honetan traktoreen eta ziklomotoreen, hau da, 49 cc-ko motorren errebisioa eginen da.
Aranoko biztanleei dei egiten zaie errebisio kanpaina aprobetxatzeko, eta ibilgailuak Goizuetara eramateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!