Galdeketari buruzko azken xehetasunak, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Udal Gobernu Taldeak jakinarazi du «hiri hondakinen bilketari buruzko galdetegia prestatzeko hirugarren partehartze mahaia deitu» duela, asteazkenerako; 19:00etan izango da, udaletxeko Pleno aretoan.
«Gobernu Taldeak eta udaletxeko teknikariek hiri hondakinen galdeketaren prozesuari buruzko xehetasunak aztertuko dituzte», argitu du.

Galdera zehaztuta, zalantzak argitzeko unea
Asteazkeneko saioaren helburua izango da galdeketa prozesuari buruzko txosten juridikoa aztertzea, «astigartarrek kontsultaren inguruan izan ditzaketen zalantzak ar­gitu nahian. Esaterako, bozketan nork parte har dezakeen, bozketa non izango den, kontsularen egunean maha­iak nola antolatuko diren...».
Era berean, Gobernu Tal­deak jakinarazi du txostena herritar guztien eskura egongo dela udaletxeko webgunean, (www.astigarraga.eus) nahi duenak kontsultatu ahal izateko.
Egingo den galdera, berriz, aurreko partehartze mahaietan eztabaidatu, eta azaroaren 21eko Plenoan onartu zen, aho batez. Hau izango da galdera: Ze hondakin bilketa sistema nahi duzu? 1. Kon­te­ne­do­reena, organikoarentzat eta errefusarentzat ixteko sistema erabiliko dena.  2.- Atez atekoa.

«Aurrezte aurrekontua»
Zalantzak argitzeaz gain, asteazkeneko bileran «aztertu nahi dena da hiri hondakin bilketa sistema aldatzeak ustez Udalari ekarriko dion aurrezte aurrekontua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!