Musikak presentzia haundia du Hernaniko kultur egitarauan, hilero. Eta otsailean ere, izango da emanaldi ezberdinetaz gozatzeko aukera. Gaurkoan, Hauspozek antolatuta, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Akordeoi kontzertu zikloa izango da Milagrosan, iluntzeko 19:00etan hasita.
Goi mailako lau gonbidatu
Arrasateko Akordeoi Lehiaketa ospetsuan saritutako lau akordeoilariak izango dira Hernanin gaurkoan: Juan Arenosa, Luis Arenosa, Juan Matias eta Queralt Morral.
Hamalau abesti, guztira
Juan Arenosaren emanaldiarekin hasiko da kontzertua. Lau abesti eskainiko ditu: Sonata en do m, Impasse, L’ Efant Demon eta Dark Forest.
Luis Arenosaren txanda izango da ondorenean. Honek ere, lau abesti joko ditu, bertaratzen direnen gozamenerako: Suite Gotia, Ballade Four Marie, Tocca Tina eta Suite para niños nº2.
Hirugarren emanaldia Juan Matias Cuartasena izango da. Hiru abesti hauek eskainiko ditu, Matiasek: Flashing, Preludio y fuga en la b M eta Toccata.
Azkenik, laugarren emanaldia Queralt Morralesena izango da. Honek ere, hiru abesti eskainiko ditu: Lluvia, Preludio y fuga en la Fa # M eta Sonidos de la tierra.