Uholde Batzordea sortu dute Hernaniko Udalak, futbol elkarteak eta errugbi elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Uholdeek arazoak sortzen di­tuzte Hernaniko kirol azpie­gi­turetan, eta arazo horri irten­bi­dea eman nahian, Uholde Ba­tzo­rdea sortu berri dute Her­naniko Udalak, futbol elkar­te­an eta errugbi elkarteak; ha­la jakinarazi dio Kronikari Uda­lak, prentsa ohar bidez. 

Helburuak zehaztuta, aurreneko batzarrean
Uholde Batzordea otsaila ha­sie­ran bildu zen aurreneko al­diz, eta bertan adostu zituzten batzordearen osaera eta helburua. Batzordea urtean lau aldiz bilduko da; hortaz, hu­rrengo batzarra maiatzean izango da.
Helburuei dagokienean, na­gu­sietako bat da, uholdeen ondorioz, Udalak eta kirol elkarteek izaten dituzten kalteei irtenbide bat ematea. Bestea da, kirol instalazioen kokapena aztertzea.

Uholdeen aurrean eman beharreko hainbat pausu
Uholdeen aurrean nola jokatu zehazten duten hainbat puntu zehaztu zituzten, aurreneko batzordean. Antolaketa komun baten beharra ikusi zuten. Uholde protokoloa martxan jartzeak duen garrantzia ere azpimarratu zuten, eta noski, betetzen dela egiaztatzea. Behin uholdeak gertatuta, izan diren kalteak lehenbailehen konpontzeko eman behar diren pausuak emateaz ere, hitz egin zuten. Uholdeen balorazioa ere, egingo da hemendik aurrera. Bestalde, uholdeen eragina ahalik eta gutxien izatea bilatu behar dela adostu zuten, horren alde lana eginda. Puntu horretan, garrantzia haundia du Urak Agentziarekin harremanak lantzeak. Instituzio ezberdinei egoera honen berri emateari buruz ere hitz egin zuten, eta baita ere, harremanak lan­tzeaz. Azkenik, herritarrei prozesu honen berri ematea erabaki zuten. 

Kirol instalazioen kokapena aztergai batzarretan
Batzordean adostu zuten, baita ere, kirol instalazioen kokape­na aztertzea. Horretarako ne­ur­tuko dituzte, dauden lekuan egotearen kalteak eta kostua. Kokapen ezberdinak ere aztertuko dituzte, izan leku berean edo beste batean. Era­kunde ezberdinekin harre­manetan jartzea ere, erabaki zuten, egoera honen berri eman eta harremanak lan­tzeko asmoz. Finantziazio iturriak bilatzeaz ere, hitz egin zen. Eta noski, herritarrei prozesu guztiaren berri ematea ere, adostu zen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!