Gaur emango die bukaera Astigarragako Inauteriei, Kaldereroen konpartsak. Aurreko asteburua izan zuten potoloena astigartarrek, eta ostiraletik igandera, mozorroz eta musikaz bete ziren herriko txoko guztiak. Ostiralean, Inauterietako jaialdia ospatu zuen Astigarragako Herri Eskolak, kiroldegian. Larunbat arratsaldean, berriz, musika jarri zuten txoko guztietan, Txorotxarangak eta txarangak. Eta igandean, frontoian eskaini zuen saioa, Euskal Inauterien konpartsak.