Estelarrarekin agurtuko da gaur Olazar

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Hamahiru urtez profesional bezala jokatu ondoren, Olazarrek agur esango dio gaur erremonteari. Galarretan jokatuko du azken partidua, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jardunaldian. Utergarekin jokatuko du bigarren partidua, Ezkurra-Etxeberria IIIren aurka. Horrez gain, aurreneko partidua MatxinVI-Aizpuru III eta Ansa II-Larrañagak jokatuko dute, eta azkeneko partiduak, Zeberio II-Ion Matxin III-Barrenetxea IVren aurka, eta Segurola-Endika Ezkurra II-Zubiriren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!