Gipuzkoako Batel Ligan bete-betean dabiltza Hernaniko arraunlariak. Urtarrilean hasi zen Liga eta bosgarren jardunaldia jokatuko da bihar, goizeko 10:00etan hasita, Pasaian.
Hernaniko Arraun Elkarteko zortzi batelek hartuko dute parte: nesketan, bi haur-kadete eta bi senior; eta mutiletan, haur mailako bat, kadete bat eta bi jubenil.