Esther Lopez Erreginaren Kopako MVP izendatu dute

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Igandean jokatu zen Erre­ginaren Kopako azkeneko partidua, eta Esther Lopez hernaniarraren taldea, Naturhouse Ciudad de Logroño, izan zen garaile, Iruñako GH Leadernet Navar­cableren aurka (3-1).

Urrezko baloia, Esther Lopez hernaniarrarentzat
Gainera, partidu berean, erreginaren Koparen MVPa (Balio Haundiko Jokalaria, ingelesez) aukeratu zuten Esther Lopez her­naniarra. Errezepzio- eta de­fentsa-lanetan egindako la­nagatik eta taldeko zutabe garrantzitsuena izateagatik aukeratu dute, aurten, jokalari nabarmenena.
Lopez berak pozez hartu zuen saria izan zen: «ez nuen inoiz pentsatu Kopako MVPa izan nintekeenik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!