Obstakulo proba bat jokatuko da Astigarragan, maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2016ko otsailaren 13a

Obstakulo proben Eternal Running zirkuituaren barruan, Astigarragan jokatuko da probetako bat. Gipuzkoan aurrenekoa izango da, eta maiatzaren 29an egingo dute. Izenematea zabalik dago interneten, thunar.com web orrian: otsailaren 20ra arte, 21 euro; hortik martxoaren 29ra, 23 euro; eta maiatzaren 29ra bitartean, 26 euro. Probari buruzko informazio gehiago: www.eternalrunninginvencible.com.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!