Partidu zaila, goiko postuetara gerturatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Goiko postuetara gerturatzeko saiakeran, talde indartsuenetako bat izango du aurrean Mundarrok gaur, Erregional Preferenteetan. Trintxerperen zelaian jokatuko du, arratsaldeko 17:30etan hasita.

Bolada onean dabil Mundarro, azken lau partiduetatik hiru irabazita.


Hain justu, goiko postuetan dauden taldeetako bat da Trintxerpe. Hirugarren dago sailkapenean, 38 punturekin. Talde astigartarra, berriz, 29 punturekin dago, seigarren.

Behetik eta goitik, tartea
Gora begiratzeko erronka dau­ka Mundarrok, baina bai goitik eta bai behetik, tartea dauka sailkapenean: aurretik dagoen taldeak, Urnietak, zazpi puntu gehiago dauzka; eta atzetik dagoena, Mariño, bost puntu gutxiagorekin dago.
Badauzka arrazoiak, hala ere, gora begiratzeko, behera baino gehiago. Bolada onean dabiltza astigartarrak, eta az­ke­neko lau partiduetatik hiru irabazi dituzte, eta bestea berdindu. Beraz, motibazioa alde izango dute gaurkoan, Trin­txerpen garaipena bilatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!