Beste bilera bat, datorren ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

A3 autobus linea berreskuratzeko asmoz, asteazkenean egin zuten aurreneko bilera, «parte hartze anitzarekin, eta kopuruz inportantea. Herritarren haserrea na­baria zen, eta baita lanerako prestutasuna ere, A3a berreskuratze aldera», azaldu dute.

Ekimen ezberdinak martxan jartzeko, beste bilera bat
Orain, ekimen ezberdinak jarri nahi dituzte martxan, eta horretarako, beste bilera eta prentsa agerraldi bat prestatu dute. Datorren ostegunean izango da; arratsaldeko 19:00etan, Ikatza tabernaren goiko aldean.
Bilerara bertaratzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei eta prentsari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!