Urko Semperena bikain Burdeosen, bi probatan podiumetik gertu

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Aurreko postuetatik urrundu gabe jarraitzen du Urko Sem­pe­rena astigartarrak, baita txapelketa garrantzitsuenetan lehiatuta ere. Burdeosen izan zen aurreko igandean, Gi­puz­koako selekzioarekin, pistako Neguko Amerikana Txa­pel­ke­tan. Eta bikain aritu zen Sem­perena, jokatu zituen bi pro­betan podiumetik oso gertu geratuta.
Estreinakoz hartu zuen parte amerikana proban, Ima­nol Isasa oiartzuarrarekin bi­kotea osatuta. Maila haundiko proba izan zen, 47 kilometro orduko baino abiadura haundiagoan osatuta, belodromo­ari 100 buelta. Eta maila haun­dia eman zuen bikote gipuzkoarrak ere, laugarren sailkatuta, Remy Char­bo­nnier eta Romain Mororen puntu berdinekin. Ludovic Suire eta Clement Betouigt (errepidean munduko txapeldunorde dena) nagu­situ ziren.

Keirin proban, finalista eta bosgarren
Goizean amerikanan aritu ba­zen, keirin proban hartu zuen parte astigartarrak, arra­tsal­dean. Eta aurre aurrean ibili zen, horretan ere. Fina­le­rako sailkatu, eta bosgarren bukatu zuen. Frantses bat nagusitu zen horretan ere, Clement Delayen, 11:830 denborarekin, 60,862 kilometro orduko abiaduran. Unai Iribar gipuzkoarra izan zen bigarren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!