Irabazi beharreko partidua gaur, San Antonioren kontra

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Lehiara bueltan izango da gaur Mundarro-La Salle, Eus­kal Ligako bigarren mailan, aste batez atseden hartu ondo­ren. Eta berriro ekiteko, Errioxara joango dira, Pradejonera. San Antonioren kontra jokatuko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Bederatzigarren dago talde astigartarra, sei garaipenekin, eta hiru garaipeneko aldea dauka hurrengo sailkatuekin; tartean, San Antoniorekin. Hortaz, partidu garrantzitsua dute gaurkoa, beheko postu horietatik gehiago urruntzeko.
San Antonio da, hain justu, jaitsiera postuetan dagoen aurreneko taldea, sailkape­nean azkenaurrena. Aurreko bost partiduak galtzetik dator talde errioxarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!