‘Bota bertsoa!’, sagardotegietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Aurten ere, Bota bertsoa! egitasmoa jarri du martxan Dobera Euskara Elkarteak, Astigarragako eta Herna­niko sagardotegietan. Edozeinek hartu dezake parte, bertso bat idatzi eta sagardotegietan dauden kutxetan utzita, Ze krisi?! gaiarekin. Honako sagardotegietan dago Astigarragan: Alorrenea, Astarbe, Bereziartua, Gurutzeta, Ipintza, Larrarte, Lizeaga, Oialume Zar, Oiarbide, Petritegi, Rezola, Roxario eta Zapiain. Sariak izango dira bertso onenentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!