Dastaketa gidatuak antolatu ditu Sagardoaren Lurraldeak, 2016 txotx denboraldirako. Guztira zazpi izango dira, horietako sei bertako sagardotegietan.
Usurbilgo Saizarren izango da estreinakoa, otsailaren 20an, goizeko 11:00etan. Eta beste guztiak, Astigarragako Zapiainen eta Gurutzetan egingo dituzte, hiruna. Zapiainen, otsailaren 27an, martxoaren 12an eta apirilaren 23an izango dira, 10:30etan.
Gurutzetan, berriz, martxoaren 5ean eta 19an, eta apirilaren 2an izango dira, 12:00etan.
Izenematea, zabalik
Dastaketetan parte hartzeko, izena eman behar da: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com. 10 euro dira. Euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, ordubetekoak, eta pintxoak ere probatuko dituzte.