MArrazki bizidunetako pelikula jarriko dute gaur zortzi, datorren larunbatean, Astigarragako kultur etxean. Harri magikoaren bila abenturazko filma izango da ikusgai, arratsaldeko 17:00etan hasita. Alemanian egina da, baina euskeraz emango dute. Ordu eta erdiko iraupena dauka.
Gaya izeneko lurraldean kokatzen da filma, leku baketsu eta lasai batean. Baina egun batean, lapurtu egiten diete beraien mundua bizirik mantentzeko harri sakratua. Hori berreskuratzeko gurutzada hasiko dute, gizakien mundura iritsita.
Sarrerak salgai, astelehenetik
Saioa ikusteko sarrerak, astelehenetik ostiralera egongo dira salgai interneten, www.astigarraga.eus web orrian; eta larunbatean, ordubete lehenago jarriko dituzte kultur etxean bertan. 2 euro dira.