Euskal mitologian oinarritutako antzezlana eskainiko du bihar, haurrentzat, Patata Tropikala konpainiak: Azken eguzkilorea. Astigarragako kultur etxean izango da, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa.
Txotxongiloak, maskarak, antzerkia eta umorea
Mota guztietako elementuak eta pertsonaiak bilduko dituzte antzezlanean. Txotxongiloak, maskarak, antzerkia eta umorea batuko dituzte, eta bertan azalduko dira Mari, Basajaun, Tartalo, Galtzagorri, eta baita Gaueko Beldurgarria ere.
Sarrerak, ordubete lehenago
Saioa ikusteko sarrerak, ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira, kultur etxean bertan, 2,5 euroan. Aurrez, interneten ere izan da erosteko aukera.