Correscales ekimenaren helburua da justizia eta duintasunaren alde borrokatzen dutenen arteko konplizitate sarea sortzea eta prekarietatearen aurkako borroka partekatzea. Ekimena pertsonek bizi duten prekarietate materialaren, emozionalaren eta behin behinekoaren kontra dago, eta hori salatzeko asmoz, martxa bat antolatu dute Bilbotik Bartzelonara. Martxa hori Hernanitik ere pasako da, otsailaren 19an.
Larunbatean berriz, Prekarietatearen aurrean duintasuna aldarrikapen ibilaldia antolatu dute Donostian. Ibilaldi zaratatsua izango da, eta helburua da, prekarietatearen eta esplotazioaren esparru ezberdinak salatzea. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Easo plazatik, eta herritarrei bertaratu eta parte hartzeko deia egin zaie.