Punta-puntako lau akordeoilariren emanaldia bihar, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 12a, 01:00

Akordeoi kontzertu zikloa antolatu du Hauspozek, Eus­kal Herriko Akordeoi elkarteak, Milagrosan. Bihar izango da emanaldia, eta punta-puntako lau soinujole gonbidatu ditu Hernanira; lauak Arra­sateko akordeoi lehiaketa os­pe­tsuan saria jasotakoak: Juan Are­nosa, Luis Arenosa, Juan Matias eta Queralt Morral.

Lau soinujoleek saria jaso zuten 2015eko Arrasateko akordeoi lehiaketa ospetsuan.

Kontzertua iluntzeko 19:00­etan hasiko da eta sarrera debalde da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!