Nola egiten zen txokolatea modu tradizionalean?

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 11a, 01:00

Erakusketa gozo-gozoa jarri dute Biteri kultur etxean, Rafa Gorrotxategik eta Marisol Yabenek. Asmoa da txokolatearen kultura transmititzea, eta bide horretan, bi zati ditu erakusketak. Batetik, DVD bat grabatu dute txokolatearen elaborazio tradizionala biltzen duena; eta bestetik, pausuz pausu, 30 argazki atera ditu Marisol Yaben argazkilari hernaniarrak. Horrez gain, zenbait tresna ere, badaude erakusketan. Hilaren 18ra arte egongo da ikusgai, 
arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!