Titan desert BTT lasterketarako egindako proiektua eta esperientzia, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 11a, 01:00

Munduko BTT proba gogorrenetakoa da Titan Desert by Garmin lasterketa. Marokoko lurretan egiten da, mendiko bizikletarekin. Ander Txakar­tegik eta beste hainbat kidek aspalditik zuten bertan parte hartzeko irrika, eta helburu hori lortu nahian, proiektu bat garatu zuten. Proban parte hartu zuten, eta bizitutako esperientzia guztia kontatzea erabaki dute orain. Ho­rre­tarako bideo emanaldi bat antolatu dute gaur, Orona Ide­on. Bertan, 3 minutuko trailer bat proiektatu eta proiektua bera aurkeztuko dute. Eta ondoren, 45 minutuko bideo bat jarriko dute. Bukaeran, bertaratutakoek dituzten za­lan­tzak argitzeko aukera izango da. 18:30etan hasiko da eta sarrera debalde da. 

«Proiektuaren parte zen laguntza humanitarioa eramatea. 6.000 eurotan baloratutako mendikamentu sorta eta 3 metro kubiko arropa eraman genuen»

Proiektua, hiru urte inguruko lana
Lasterketako parte hartzea, proiektu baten bueltan gauzatu zuten Txakartegi eta lagunek. Kronikari azaldu diotenez, Marokoko lurretan zen lasterketa, eta laguntza hu­manitarioa eramatea pen­tsatu zuten: «6.000 eurotan baloratutako medikamentu sorta eraman genuen, eta 3 metro kubiko arropa eramatea lortu genuen». 
Txakartegik azaldu duenez, proiektua hiru urteko lana izan da: «bertso afariak, errifak... eta beste hainbat ekimen antolatu ditugu. Hori dena eta lasterketa bera la­bur­biltzen duen bideoa prestatu dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!