Lau partidu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Gaur arratsaldean jokatuko dituzte Hernaniko saskibaloi taldeek asteburuko partidu garrantzitsuenak. Hernaniarrentzat konplikatua izango den partiduak irekiko du jardunaldia, Easo Okeletxeren aurka, 16:00etan Donostiako Paco Yoldin izango da. Junior txikiek Kiroldegian jokatuko dute Saskiaxularren aurka, arratsaldeko 16:45etan hasita, eta beraien helburua gailurrean jarraitzea izango da. Seniorrek Donosti Dolphins izango dute aurrez aurre Benta Berrin, 18:00etatik aurrera. Eta nesken partidua izango da azkena, Kiroldegian izango da 18:30etan Astigarragako Mundarroren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!