Dobera-Kronikako bazkideek dedukzioa, 2015eko errenta aitorpena egitean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 12a, 01:00

bigarren urtez Lehen­ta­sunez­ko mezenasgo jarduera izen­da­tu du Dobera Euskara Elkar­tea, Gipuzkoako Foru Aldun­diak; hala jakinarazi du 2015eko jardueren programa­zioan. Hori horrela, 2015ean Dobera-Kronikari ekarpenen bat egin dieten bazkideek dedukzioa izango dute Ogasunean, errenta aitorpena egiterakoan.

Informazioa bidali behar da
Dedukzioa egin ahal izateko, baz­k­ideek hainbat datu ja­ki­na­razi behar dizkiote Dobera­ri: NA zenbakia eta izen abizen ofi­zialak, hau da, NAn ager­tzen diren moduan. Datu ho­riek otsailaren 18a bai­no lehen behar ditu Dobera-Kronikak. Ho­rre­ta­ra­ko: La­rramendi 11ko lokaletik pasa,  943 33 27  99 edo dobera@dobera.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!