Txapelketetan aurrera egin edo ez erabakiko da pelotari hernaniarrek asteburuan jokatuko dituzten hainbat partidutan. Gaur Hernanin, Tejedor eta Lasak, Tolosaren kontra jokatuko dute, 20:30etan, eta irabazi beharra dute, azken fasera sailkatu nahi badute. Ojuel eta Aizpitartek ere, irabazi beste biderik ez dute gaur Galdakaon. Adiskideren kontra jokatuko dute 20:00etan, eta irabaziz gero, beste emaitzen zain egon beharko dute, finalerdietarako pasea lortu duten edo ez jakiteko. Eguneko beste partiduak: Antigua/Arluziaga-Garaiar, Ibaetan 19:00etan; Garmendia-Garmendia/Ziortza, Hernanin, 20:30etan; Eple/Martinez-Martin, Errenterian, 20:30etan; Salaberria-Insausti/Añorga, Hernanin 20:30etan; eta Gazteleku/Lazkano-Arizmendi, Andoainen, 18:30etan.