Hernani’n Musik ekimenaren barruan, hitzordu berria dute hernaniarrek datorren astean, hilaren 21ean. Maddi Oihenart & Soka Hots Orkestra ikusteko aukera izango da, Milagrosan, iluntzeko 19:00etan hasita.
Doi diskoa osatzeko ‘artisau’ lanetan aritu dira Jeremi Garat eta Maddi Oihenart. Kantuan Oihenart bera aritu da, eta Garatek jarri du biolontxeloa, gitarra, kontrabaxua, ttunttuna, perkusioa, organoa eta korua. Aniztasun hori erakutsi nahi dute Soka Hots Orkestra izenarekin.
Disko autoekoiztu hau entzuteko aukera paregabea izango dute, beraz, hernaniarrek. Sarrerak gaurtik aurrera izango dira salgai, 7 euroan, Biterin.