Zanbranara egingo dituzten lau ehiza irteeretan, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 01:00


Txantxangorrik jakinarazi duenez, otsaila eta martxoan lau ehiza irteera antolatu dituzte Zanbranako Santa Cruz del Fierro ehiza gunera. Otsailaren 20 eta 27an, eta martxoaren 5 eta 13an egingo dituzte
irteerak, eta hala nahi duten bazkideek, elkarteko tabloian dute honen inguruko informazio guztia. Ehiza irteeretan parte hartu nahi dutenek irteeraren aurreko ostegunean eman behar dute izena tabloian; eta 32,50 edo 47,50 euroko diru sarrera egin behar dute Euskadiko Kutxako kontu korrontean: 3035 0025 86 0250053384; bertan azaldu behar dira ehiztariaren izen-abizenak eta irteerako fetxa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!