Bideo emanaldi berezia ikusteko aukera izango dute gaur Galarretako Orona Ideora gerturatzen direnek. Ander Txakartegiren eskutik Titan desert by Garmin lasterketako esperientzia bideoan ikusteko aukera izango da. Lasterketa hau, mendiko bizikletarekin mundu mailan egiten den lasterketarik gogorrenetakoa dela esaten dute adituek. Txakartegik dioenez, aspalditik zuten parte hartzeko gogoa, eta honen bueltan proiektu bat egitea erabaki zuten. Bizitutako esperientzia guztia bihar izango da ikusgai, 18:30etan: 3 minutuko trailerra, proiektuaren azalpena eta 45 minutuko bideoa proiektatuko dute; eta ondoren, bertaratu direnen zalantzak argituko dituzte.