Euskal Herriko jatorri aniztasunak gizartean sortzen duen aberastasunaren inguruan Hezkuntza Eskola antolatu dute bihar. Hausnarketa eta eztabaidarako tartea izango da biharko eskola, eta horretarako bi gonbidatu berezi izango dituzte: AMHER eta 11 Kolore taldeetako kideak.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte bihar, iluntzeko 19:00etan, Udaleko Areto Nagusira gerturatu, eta eskolan parte hartzera.