Atzoko haize bolada indartsuak medio, Epele bailaran, Intsusadi eta Lastaola baserri inguruan, argindar postea erori zen. Hernaniko Udalak Kronikari jakinarazi zioenez, basoan sutea sortzeko arriskua zegoen, eta horri aurre egiteko esku hartu zuten Donostiako Suhiltzaileek. Bestalde, Udalak azaldu zuenez, suhiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Iberdrolako langileek argindarraren hornikuntza eten zuten.
Bizilagunak, argirik gabe
Aipatutako gorabeherak medio, Udalak jakinarazi zuenez, inguruko etxeetako bizilagunak argindarrik gabe egon ziren esku-hartzeak iraun zuen bitartean.