Euskal Herriko bazter askotan bukatzen dira Inauteriak sardinaren ehorzketarekin. Parodia moduko bat izaten da: herritarrak beltzez janzten dira, eta sardina sinbolo hartuta, buelta ematen dute herrian barrena. Hernanin, dultzaineroek lagunduta egiten dute buelta, eta ondoren, erre egiten da sardina Plazan.
Zergatik ehorzten da sardina?
Baina zein da parodia honen sinbologia? Usadio zaharrek diote, sardinaren ehorzketarekin iragana erretzen dela, eta bidea irekitzen zaiola etorkizunari, are eta indar gehiagorekin.