AURRENEKO aldiz, Berriak Merkatari eta Ostalarien elkarteak, Balentin Eguna ospatuko du. Kronikara bidalitako prentsa oharrean azaldu dutenez, maiteminduen eguna ospatzeko kanpainari Balentin eguna deitu diote. Hala, bihar, etzi edo larunbatean erosketak Berriakeko dendetan egiten dituztenei lore bat oparituko diete.
«Piropoa Facebook sare sozialean
idatzi behar da, #botapiropoa traolarekin batera»
#botapiropoa lehiaketa, martxan
#botapiropoa lehiaketa ere antolatu dute. Azaldu dutenez, Balentin Eguna aprobetxatu eta piropo lehiaketa antolatu dute Facebook sare sozialean. Parte hartzeko, piropo bat idatzi behar da #botapiropoa traolarekin. ‘Atsegin dut’ gehien jasotzen dituen piropoa izango da irabazlea. Eta saria, asteburupasa erromantikoa bi pertsonentzat. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte: «animatu zaitez».