Haurrentzako antzerki saioa eskainiko dute igande honetan, Astigarragako kultur etxean. Azken eguzkilorea antzeztuko du Patata Tropikala taldeak, 17:00etan hasita, mitologia oinarri hartuta. Sarrerak salgai daude www.astigarraga.eus web orrian; eta egunean bertan ere izango da aukera, ordubete lehenago. 2,5 euro dira.