Zilegi Eskolen barruan, bi saio eskainiko dizkiote Benito Lertxundiren kantagintzari. Imanol Artola Felixek zuzenduko ditu, eta bertan azalduko ditu, garai historikoa, letren zergatia, ingurunea... Bi aukera izango dira, hitzaldia entzuteko: gaur kultur etxean, goizeko 09:30etan; edo bihar AEKren lokalean, arratsaldeko 18:30etan. Saioa doan izango da, baina izena eman behar da: 607 610 687 edo zilegieskola@aek.eus.