Berdintasun eta Mugikortasun Batzordea bilduko da bihar, Astigarragako Udalean. Goizeko 10:00etan izango da, udaletxeko Batzar Gelan, eta guztira hamar puntu landuko dituzte.
Mugikortasunari dagokionez, hainbat gairi buruzko informazioa emango dute bertan: A3 linearen autobus zerbitzuari buruzkoa; Behemendi eta Udalaren arteko hitzarmenaren ingurukoa, sagardotegietako autobus zerbitzua dela eta; Aldundia, Udala eta Areizaga autobus konpainiaren arteko hitzarmenari dagokiona, gaueko autobus zerbitzuaren inguruan...
Modu berean, landuko dituzte Aparkaleku Mugatuko Ordenantzari aurkeztutako alegazioak, eta eman zaien erantzuna.
Berdintasunerako aurrekontuak, aztergai
Ondoren, berdintasuneko gaiei helduko diete. Landuko dute Astigarragako Mapa genero ikuspegitik, herriko kirol baliabideen azterketa egingo dute, generoari erreparatuz hori ere, eta martxoaren 8az ere ariko dira, Emakumearen Nazioarteko Egunaz.
Bukatzeko, Berdintasunerako aurrekontuak aztertuko dituzte, biharko bileran.