«Herriko komertzio txikiek erabaki behar dute azokaren inguruan»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 01:00

Proposamenak egin ditu Asti­garragako EH Bilduk, azaroko plenoan behin behinekoz onar­tu ziren hiru arautegien ingu­ruan. Prentsa ohar bidez eman du proposamenen berri.
Aurrenekoa, Hots Kutsa­du­raren aurka babesteko orde­nantza da, aho batez onartu zena. EH Bilduk azaldu du, aurreko legealdian ikusi zuela behar hori eta orduan hasi zela berritzeko lanean: «baina gai konplexua denez, eskatu dugu behin betiko onarpena atzeratzea. Aldaketa haundia ekarriko duenez, hiru hilabete luzatu nahi dugu, taberna­ri­ekin eta kaltetuekin arautegia landu eta azaltzeko epea».

«Proposatu dugu, Ergobiako plazan bertakoentzako aparkalekuak jartzea»
Onartu zen bigarren orde­nan­tza, Ibilgailuen denbora mu­ga­tuko aparkamendua erre­gu­latzekoa da: «parte hartze aktiboa izan dugu horretan, eta guri esker, Udal Gobernuak aurrei­ku­si gabeko bi aparka­leku ja­rri­ko dira Ergobian ere».
Bertakoentzako aparkale­kuak jartzeko aukera ere jaso­tzen du ordenantzak, «baina EAJk ez du garatu nahi izan», dio EH Bilduk: «gutxienez, Er­go­­­biako plazan eta Kale Na­gu­si­­ko 66-72 portaletan aplika­tze­ko neurri erakargarria da. Ergo­biako plaza, auzota­rren­tzako apar­ka­lekura bideratzea pro­po­satu dugu; egunez libre, eta gauez bertakoentzat baka­rrik. Gauza bera aztertzea pro­po­satu dugu Kale Nagusian ere, Anuska inguruan. Hori bai, erabakia herritarrekin ados­tuta hartzea eskatu dugu».

«Kezkatuta gaude, azokak herriko komertzioengan sor ditzakeen arazoekin»
Salmenta ibiltaria arautzeko ordenantza ere onartu zuten azaroko plenoan, baina abste­nitu egin zen EH Bildu, «he­rri­ko komertzioengan sor ditza­keen arazoekin kezkatuta». Bost alegazio aurkeztu dizkio arautegiari; garrantzitsuena, azokarekin berarekin zeriku­sia duena: «Udalean egin zen batzarrean, komertzio txiki ba­tzuek euren zalantzak azal­du zituzten, eta horiek bide­ratzeko ahotsa izan nahi du EH Bilduk alegazioarekin».
Bi aukera planteatu ditu: komertzio txikien esku uztea azoka egiteko erabakia, kon­tsul­ta lotesle batekin; edo azo­kan ezin saltzea, komertzio txi­kiek saltzen dituzten pro­duk­tuak: «Udalaren helburua herriko komertzioa bizi­be­rri­tzea bada, ez da egokia bere aurka doazen erabakiak har­tzea. Gainera, azokako sal­tzai­le denak kanpokoak direnez, azokak herriko komertzioa biziberritzeko ahalmena oso mugatua dauka. Argi dau­ka­gu, interesgarriagoa litza­teke­ela, herriko komertzio eta baserritarren azoka izango balitz», nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!