Gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz egiteagatik, saria jaso du Markel Sanchez astigartarrak. Gidabaimena Euskaraz egitasmoaren barruan, 400 euroko 11 sari zozketatu dituzte Buruntzaldean, 2015ean; horietako bat, astigartarren artean.
Hernaniko Otamendi autoeskolan atera zuen gidabaimena Sanchezek, baina herrika banatu dituzte sariak, eta berari tokatu zaio Astigarragakoa. Aurreko ostegunean jaso zuen 400 euroko saria, Olaia Pastoriza euskera eta kultur zinegotziaren eskutik.
Kanpaina martxan, 2016an ere
2015ean, 113 lagunek atera zuten atal teorikoa euskeraz Buruntzaldean, aurreko urtean baino 27 gutxiagok.
Hala ere, egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa erakutsi dute, eta maiatzean jarriko dute martxan berriro, 2016 urteko kanpaina.