Lurraldebusek aldaketak egin ditu autobus gorrian, otsailaren 1ean hasita, eta A3 linea kentzea izan da horietako bat. Erabaki horren kontra azaldu dira Astigarragako hainbat herritar.
Herritar guztiei, bertaratzeko deia
Horregatik, bilera deitu dute gaur arratsaldean: «A3a kendu digute, eta berreskuratze aldera, bilera batera gonbidatzen zaituztegu».
Arratsaldeko 19:00etan izango da, Astigarragako kultur etxean. Herritar guztiei luzatu diete, azaltzeko deia: «A3 orain! Behar dugulako», aldarrikatu dute.