Lapiko eta zartagiei kolpeka agurtuko dute larunbatean, mozorroen festa

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 01:00

Hiru eguneko festa izan zuten Astigarragan, Inauterien buel­tan, ostiralean hasi eta igan­dera arte: Herri Eskolaren jaial­dia, txarangak, Euskal Inauterien konpartsa...
Eta larunbat honetan agur­tuko dituzte, Kaldereroen kon­partsaren eskutik. Arratsal­deko 17:30etan abiatuko dira Ergobiatik, lapiko eta zartagiei kolpeka, herriko kaleak hotsez betetzeko. Ondoren, afaria ere egingo dute, Zipotza elkartean, eta txartelak salgai daude, elkartean bertan.

Entsaioa bihar, Zipotzan
Konpartsa prestatzeko, bihar egingo dute entsaioa; 19:30etan, Zipotza elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!