Batzar irekia gaur, besteak beste, espetxeetara egingo diren martxak azaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 9a, 01:00

Ezker Abertzaleak batzar irekia deitu du gaur, Biterin. Abian prozesuan murgilduta da­go bete-betean, eta hel­bu­rua da, Zutik Euskal Herria ebazpenetik gaur egunera arte izandakoaren balantzea egi­tea, eta ekinbidea hobetzea.
Ezker Abertzaleak, pro­zesu honetan presoek daukaten ga­rrantzia azpimarratu du, eta prozesuetan parte hartzea al­darrikatu du. Hala, es­pe­txeetara martxak antolatu ditu otsailaren 20an; her­naniarrak Terueleko espetxera joango dira.
Gaurko batzar irekian hiru puntu izango dituzte aztergai: 1go fasearen balantzea; espe­txeetara egingo diren martxen azalpena; eta 2garren fasea­ren argipena.

Teruelera joateko tiketak, salgai
Hernaniarrek Terueleko espe­txerako martxan hartuko dute parte, otsailaren 20an. Au­to­busa goizeko 07:00etan ate­rako da Atsegindegitik, eta ti­ketak salgai daude 10 eu­roan, Garin, Aker eta Txilin.

Herritarrek babesa, argazkiekin
Herriko taldeak babesa ema­ten ari dira martxari, Kro­ni­kara bidali dituzten argaz­kie­kin. Ikus­teko sakatu hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!