Inauteriak iritsi dira azken txanpara. Umore onari eta kolore biziei sardinaren ehorzketako parodiak hartuko dio erreleboa gaur: jantzi beltzak, malkoak... Sardina bizkar gainean hartu, eta dultzaineroekin batera Kaxkoan barrena buelta egingo dute herritarrek. Ondoren, Plazaren erdian jarriko dute sardina, eta su emanda agurtuko dituzte azken urteetako inauteri partehartzaileenak.