Konpartsen mozorroek eta dantzek koloreztatu zuten eguna

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 8a, 01:00

BELDURREZ atera ziren kalera Ttarla eta Inmakuladako kon­­par­tsak, baina azkenean, pixka bat atertu eta piratek eta txorimaloek atzoko egu­nerako prestatutako koreo­grafiak dantzatu ahal izan zituzten. Arratsaldean, guz­tiz atertuta, Andante kale an­tzerkia egin zuten, eta txarangak eta trikitilariek alai­tu zituzten kaleak. 
Gaur umeen eguna da: Azeri Dan­tzarekin hasi eta jo­la­sak, zezenak, antzerkia... izan­go dira. Ar­gazki ge­hiago: www.kronika.eus

EGUNEKO EGITARAUA
09:00 Diana
10:00 Azeri Dantza gaztetxoentzat
11:30 Poniak eta zezen txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00 Kulki haur jolasak Atsegindegin.
16:00 Erraldoi eta buruhaundiak.
17:00 Irrien lagunekin Arrantzara dantzan ikuskizuna, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!