Santander gailentzeko moduan da Hernani, dena emanez gero

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Hernanik etxean duen indarra erakutsi beharko du gaur, BATHCO Santanderri irabazteko. Aurkari zaila izango du aurrean, sailkapenean, erditik gora mantentzen den talde horietakoa. Kopako finalerdia El Salvadorren kontra galtzetik dator talde kantabriarra, eta ligan, maila orekatua ari da ematen. Maila oneko taldea da Santander, baina Her­nanik dena emanez gero, irabazi dezakeen horietakoa. 
Joaneko partiduan, berehala aurreratu zen markagailuan Santander. Hernanik berriz, denbora behar izan zuen lekua bilatu eta duen jokoa erakusteko. Hori lortu zuenean, zelaian ez zen sailkapenean dagoen alderik nabaritu. Hortzak ondo erakutsi zizkion Hernanik, eta partidua Santanderrek irabazi bazuen ere, partiduko momentu askotan, trikoloreak nagusi izan ziren berdegunean.
Partidua Landaren jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan.

Euskadi Frantziaren kontra gaur, Landaren
Errugbi zaleek beste hitzordu garrantzitsua dute gaur Lan­daren. Emakumezkoen Sub 20 mailan, Euskadi eta Fran­tzia­ren arteko partidua jokatuko da Landaren. Deialdian Hern­a­niko zazpi jokalari ariko dira: Ane Puerta, Irati Ormazabal, Lea Etxebarrieta, Nora Solano, Lau­ra Lorenzo, Enara Cacho eta Anabel Perez. Eguerdiko 14:00­etan hasiko dira partiduak, eta sarrera debalde izango da, gerturatzen diren  guztientzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!